79. iruzkina, 2001eko abenduaren 15a

      BELATZAK ERASOAN

      "Jainkoei aurre egin nahi dietenak, lehenago erotu egiten dira"

      (Euripides)

      Belatzen sasoia ailegatu izana posible da. Belatz gaixoak , estatubatuar presidenteengatik hain eskastuak, eta ez bakarrik Carter edo Clinton bezalako astazakilenagatik. George W. Bushek ez zuen Txinara troparik bidali, pasa den apirilean txinatarrek haien lurraldearen gainetik hegaka zebilen hegazkina bota zutenean. George Bushek, aitak, ez zuen Bagdaden barrena sartzeko agindurik eman.Ronald Reagan berberak, koroaren harribitxiei birtualki muzin egin zien Gorbachevekin topo egin zuenean Reikiaviken. Richard Nixon (bere kide Henry Kissingerrekin) akordio batera ailegatu zen Mao Zedongekin, are gehiago, 1972an ABMko itun arriskutsu hura sinatu zuen. Presidente estatubatuar batek benetako ekintza gogangarria azkenekoz egin zuenekoa 1945ean kokatu beharko genuke, AEBk Japoniaren kontra bonba atomikoak bota zituenean, eta egilea, Harry ("emaiezu egurra") Truman izan zen.

      Baina Osama Bin Ladenek belatzei sekulako mesedea egin zien nazionalismo estatubatuarra berriro ere dantzan jarri baitzuen. Bere egitarauaren atzean AEBk, munduan nahi dutena egin dezakete, lurra askatasunaren eremua baita eta askatasunaren benetako aberri bakarra. Eta badirudi, belatzek haien sasoia ailegatu dela sentitzen dutena. Gobernu estatubatuarra Irakeko gerra benetan luzatu eta handitzeko erabakia hausnartzen ari da, Cheney presidenteak egindako jakinarazpenari kasu egiten badiogu behintzat. Israel/Palestina atazari dagokion parekotasun guztiak arbuiatu ditu. Planeta guztiak dituen aliatu guztiak astintzen ari da, haiek hartutako erabakiei serio aurre egingo dienik egon ez dadin.

      Momentuz, ipar Ameriketako iritzi publikoa, botere estatubatuarrak egin lezakeen edozein astakeria defendatzeko itxuran ageri da, munduko edozein bazterretan delarik ere. Arrakastak lortu du garaipena. AEBetako armadak ez dakit zenbat mulah eroren kalashnikoven erasoa geldiarazi du. Beste ez dakit zenbat mulah erok osatutako gobernu bat jarri du martxan, baina gutxienez AEBen gerra gizonak dira; momentuz, horixe da dena. Eta azkenean, lagunak, Pentagonoari laguntza emateko prest zaudeten edo ez da kinka ezta? Ongi da, momentuz badirudi, mulah erotuak botatzea lortu dutela. Sei hilabete barru itzuli beharko da benetan ziur egoteko.

      Hori baino gehiago, politika honen inguruan zalantza izpiren bat azaltzen duen edozein hiritar traidore gisa(edo ia-ia) aitortzeko prest daude estatubatuarrak. Balizko oposizioa, Kongresuko demokratak alegia, beldurtuta dago. Agian mehatxu egiten diete ez baitute zorion eta pozez hartzen dagoen programa militarista. Ziurrenera, ez Nixon ezta Reagan ere, Bush aita ez aipatzearren, ez lirateke ausartuko haiek presidente zirenean honelako politika militarista martxan jartzera. Ze gogangarriak, Johnson eta McNamara bezalako morroiak AEBtan boterea zuten bakarrak zireneko garai haiek! Belatzak serio daude azkenaldi honetan: kontzientzi txar gehiagorik ez, zalantza intelektual gehiagorik ez. Bai, horretan ari diren artean, AEBetako askatasun zibilak benetan murriz ditzakete. Lasai aski egin dezaketena ere izanen da, zergadunen milaka milioi dolar, krisian dauden korporaziotzar erraldoiei, gizarajo horiei, eman. Askozaz hobeki. Baina ez da hori garrantzizkoena, AEBen hitzaren garrantzia baizik, haiek esandakoa ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, eta munduaren gainontzeko partaideek hobe dute kasurik ez egin gustatzen ez bazaie.

      Gauzak honela zentzudunik geratzen bada nonbait, zer gertatzen ahal den ikus dezagun. AEBek eginen al dute? Ziurrenera. Zergatik? Gehiegizko bortizkeriak ez du indarra adierazten, ahultasuna baizik. Gobernu estatubatuarrak dena primeran dihoakiola baieztatuko balu, ez luke Bagdad bonbaketatzeko beharrik izanen. Ez da beharrezkoa Maquiavelo edo Gramsci irakurria izatea, mundua kontrolatzeko modu zehatzena indarra ez dela konturatzeko; bigarren edo hirugarren aukera baino gehiago ez da. Ez ditut hemen berriz agertuko nire aurreko komentario batean azaldutako tesiak (N76, azaroak 1, Superpotentzia?) eta berriz esango dut, nire aburuz, AEBk ez direla krisialdian dagoen potentzia hegemoniko bakarrak.

      Potentzia hegemoniko bat beherakada joeran hasten denean, bere aurrean bi aukera baino ez ditu: errealitatera egokitu burua erabiliz, aurreko garaietan metatutako fruituak ereinez, edo etxea goitik behera bota. Gure belatzen proposamena, azken hau da. Hauetariko askok, bere lagunekin batera, Armagedonekin batera, bizirik iraungo dutela pentsatzen dute eta hau pasa eta gero, tontorrean jarraituko dutela (akaso min erantsi batzuekin). Beste batzuk aldiz, azkarragoak izaki, agian ez diote garrantziarik emanen (Apré moi, le déluge [( nire ondoren euritea!). Eta beste batzuk Strangelove Doktorea baino erotuagoak daude (Kubricken filmatik "Telefono gorria. Moskurantz goaz hegaz")

      Une arriskutsu bat bizitzen ari gara. Ez da hain erraza belatza izatea, eta dena dela, ez dauzkate hainbeste aukera. Hau momentu arraro horietako bat da. Ez badute probesten, edo kale egiten badute, beste hainbeste denboran horrelako beste aukera bat ez edukitzeko arriskua daukate. Horrek, ezinbestean, esan nahi duena da, orain frenatzen bazaie, okerrena, gerora etorriko dela. Zeren arabera dago?

      Arriskuaren norainoko kontzientziaren arabera dago. Ez txikitzeko leudekeen helburuen baitan bakarrik, baizik eta gobernu estatubatuarrak bere barnean dituen eremu guztien baitan dago: AEBen erdigune politikoa, NATOko parte diren gobernuak, ondorioen gaineko erantzukizuna duten kargu militarrak. Mobilizazio graduak ere badu bere eragina, abila eta azkarra, Franklin Roosveltek "erdigunearen ezkerra" deitzen zion horren gaitasuna.

      Azken hiru hilabete hauetan nahiko isilik egon dira azken hauek guztiak, zati handi batean irailaren 11k eragin zuen barne zirraragatik; beste zati batean Osama Bin Ladenen metodoek munduan sortarazten duten ez atseginagatik eta zergatik ez, zati handi batean, orain berri gertatu den itxurazko talibanen galtzeagatik. Horrekin egiten zuten amets belatzek. Haien sasoia ailegatu bada, gogor eta zentzuduna izanen den erantzun batekin egin beharko diegu aurre.

      Immanuel Wallerstein (2001eko abenduaren 15a)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).